XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitari bezelako bildurrik ez genion izaten hari. Ama zela beti gogoan! Errespetoa bai beste denei baino gehiago.

Emakume haundia zen. Larogei ta hamar bat kilo izango zen gutxienez. Zortzi seme-alaba hazi gintuen da ez zuen gutxi egin.

Guk gurasoekin ez dugu deskontenturik izan.

Guk, haien tokian izan bagina, gehienez ere hainbeste egingo genuen. Ez ginen nahi bezala haziak izango, baina denbora hartan badakigu ez zela errez. Oraingo modurik ez zen orduan izaten.

Gero, beste senide-taldea gu; zortzi baginan gu ere. Bat hila; besteak, denak bizi gera oraindik.

Ni naiz zazpietatik erdikoa, eta nik ere hirurogei ta lau urte baditut. Bataz beste, denak nik haina hurrean izango dute. Lau arrebak gazterik ezkondu ziren, eta famili haundiak dituzte. Anaiak ere bai: bederatzi baditu.